Zergatik behar dut alarma?

Lapurreten aurkako babesa

Bidegabeko sarreren, akatsen eta sabotaje-saialdien ohartarazpena, poliziari berehala jakinarazten dioten inhibitzaileei esker.

Verisure-en bermea

Verisure-ekin, esku onetan zaude! 30 urte baino gehiagoko esperientziak eta Espainiako 2.000.000 bezeroko zorroak bermatzen dute Verisure-en lidergoa.

BIZI ZAREN TOKIAN BIZI ZARELA ERE, ZURETZAKO MODUKO ALARMA BAT DUGU

Pisuetarako, atikoetarako, etxabeetarako, txaletetarako eta bigarren etxebizitzetarako alarmarik egokienak ditugu.

PISUA

Zure etxea 24 orduz seguru egongo da, ezustekorik gabe, egunero lasai bizitzeko.

Atikoa/etxabea

Aproposa da zenbait sarbide dituzten etxebizitzetarako; adibidez, atiko eta etxabeetarako.

Txaleta

Sarrerak, lorategia eta garajea zaintzen dituenez, guztia kontrolpean edukitzearen lasaitasuna izango duzu.

Bigarren etxebizitza

Zure herriko edo hondartzako etxea, beti zainduta, zuk lasai egoteko aukera izan dezazun.

PISUA

Zure etxea 24 orduz seguru egongo da, ezustekorik gabe, egunero lasai bizitzeko.

ALARMAREN ABANTAILAK

Deskontua telefono-fakturan Yoigoren bezeroentzat
Deskontua telefono-fakturan Yoigoren bezeroentzat
3 €/hil-ko deskontua BETIKO, zure telefono-fakturan, alarma kontratatzeagatik.
ZERBITZU BERMATUAK
ZERBITZU BERMATUAK
Doako instalazioa eta mantentze-lanak eskaintzen ditu alarma honek segurtasun-kitean.
Verisure-EN ESKUTIK
Verisure-EN ESKUTIK
Verisure-ek ematen du zerbitzua, zeina liderra baita Espainian eta Europan segurtasunean eta alarmetan. Berehala ohartarazten du polizia.
Zurekin batera dabilen alarma
Zurekin batera dabilen alarma
Kontrolatu zure segurtasun-gailuak mugikorretik, nonahi eta noiznahi.
Deskontua telefono-fakturan Yoigoren bezeroentzat
Deskontua telefono-fakturan Yoigoren bezeroentzat
3 €/hil-ko deskontua BETIKO, zure telefono-fakturan, alarma kontratatzeagatik.

Negozio bat duzu?

Verisure-ek negozio handi eta txikietarako alarmak ditu, eta zure aliaturik onenak dira; ez bakarrik dendako objektu baliotsuak babesteko, baita langileak eta bezeroak babesteko ere.

Zer sartzen da?

Disuasio-plaka
2 bideo-detektagailu
Urrutiko kontrolerako aplikazioa
Kontrol-panela eta 4 giltza adimendun
Inhibizioaren aurkako unitate zentrala
ShockSensor sarbide-detektagailu bat
Disuasio-plaka
Kontrol-panela eta 4 giltza adimendun
2 bideo-detektagailu
Inhibizioaren aurkako unitate zentrala
Urrutiko kontrolerako aplikazioa
ShockSensor sarbide-detektagailu bat

Verisure-en alarma poliziarekin konektatuta dago. Merkatuko beste edozein alarma bezain osatua da, eta zure etxea edo negozioa leku segurua izateko eta beti babestuta egoteko behar diren segurtasun-gailu guztiak ditu: kontrol-panela, mugimendu-sentsore kameradunak eta kamerarik gabeak, ateen eta leihoen irekitze-sentsoreak, zaintza-kamera... Guztiz seguru egoteko behar duzun guztia!

Eta arazoren bat detektatzen badu? Alarmak Hartzeko Zentraleko (AHZ) segurtasun-adituek berehala aztertuko dute, eta, beharrezkoa izanez gero, harremanetan jarriko dira zurekin edo poliziarekin.

Alarmaren instalazioa eta Interneten instalazioa ez dira oso desberdinak. Zerbitzua kontratatu ondoren, zurekin harremanetan jarriko gara, segurtasun-sistema noiz instalatu erabakitzeko.

Instalazioa bisita bakar batean egiten da, eta bi ordu inguru irauten du. Alabaina, etxebizitza edo negozio bakoitzaren ezaugarrien arabera aldatuko da instalazio-denbora zehatza.

Gailuak horman finkatu behar dira. Hori dela eta, garrantzitsua da zu bertan egotea alarma instalatu bitartean. Kontrol-panela soilik konektatzen da. Gainerako gailuek urteak irauten duten bateriekin funtzionatzen dute; beraz, ez duzu kableekin kezkatu beharrik. Gainera, bateria agortzen ari dela ikusten dugunean, segurtasunean espezializatutako gure teknikariak zure etxera joango dira bateriak aldatzera, kostu gehigarririk gabe.

Zure alarmaren gailu guztiak instalatu ondoren, teknikariak behar diren proba guztiak egingo ditu zerbitzuak behar bezala funtzionatzen duela egiaztatzeko, eta zure etxebizitza edo negozioa erabat babestuta geratuko da.

Ez da beharrezkoa, baina, Yoigoren bezeroa bazara, hilean 3 €-ko deskontua eskaintzen dizugu BETIKO zure telefono-fakturan. Animatu, kontratatu alarma, eta baliatu preziorik onenez eta zerbitzurik onenaz.

Ez, ez duzu ezer ordaindu behar; ez alta-kuota, ez alarmaren instalazioa. Yoigok 0 €-an eskaintzen dizkizu instalazioa eta alta-kuota, alarmaren instalazioa ordaindu behar ez izateko. Segurtasun-sistemako ekipoak utziko dizkizugu, puntako teknologia duen ekipo bat izan dezazun prezio altua ordaindu beharrik gabe.

Alta, alarma-instalazioa eta ekipoak ordaindu behar ez izateko, gauza bakarra eskatzen dizugu: gutxienez 24 hilabetez gurekin egotea. Baja lehenago eman nahi baduzu, instalazioaren kostua ordaindu beharko duzu, eta penalizazio proportzional bat, 24 hilabete irauteko konpromisoa betetzeko geratzen zaizun denboraren araberakoa (zenbat eta denbora gehiago pasatu gurekin, orduan eta penalizazio txikiagoa).

Merezi du 24 hilabete geratzea instalazioa, alta-kuota eta ekipoak ordaindu beharrik ez izateko, ezta?

Zuretzat ahalik eta errazena izatea nahi dugu. Horregatik, Yoigoren bezero bazara, segurtasun-zerbitzuaren kostua zure telefonia-fakturan sartuko da zuzenean. Beraz, ez daukazu datu gehiago eman beharrik; ezta bizitza konplikatu beharrik ere.